Baratza Aretoa

Baratza Aretoa Arte Bizietarako zentro independientea / Centro independiente para las Artes Vivas
https://salabaratza.com/

Baratza Aretoa Unai eta Garazi Lopez de Armentia zuzendutako espazio bat da. Honen bidez dantza eta antzerkia lantzen duten bertako eta kanpoko artistei ahotsa eman nahi zaie. Momentu honetan eraikitze prozesuan dagoenez bere erabilera entsailoetarako mugatua dago. Lanean jarraitzen dugu entsailuez gainera tailerrak, klaseak eta ikuskisun artistikoak gertatzen diren espazioa eskaintzeko. Baratza A

retoa es un espacio dirigido por Unai y Garazi Lopez de Armentia para dar voz a artistas locales e internacionales del teatro y la danza. En estos momentos está en construcción por lo que su uso está limitados a ensayos. Seguimos trabajando para poder ofrecer un espacio donde además de ensayos puedan darse talleres, clases regulares y también se pueda abrir al público para la muestra de trabajos artísticos. Baratza Aretoa is an space directed by Unai and Garazi Lopez de Armentia with the aim of giving voice to local and international artists. At the moment it´s on construction process and so it´s activity is limited to that of rehearsals. We continue the work for the space to become also a place for workshops, regular classes and for the showing of work to audiences.

🟢 EGONALDI ARTISTIKOAKDeialdi honen helburua da BI SORKUNTZA EGONALDI ematea prozesuan edo aurre-ekoizpen fasean dauden ...
06/05/2026

🟢 EGONALDI ARTISTIKOAK

Deialdi honen helburua da BI SORKUNTZA EGONALDI ematea prozesuan edo aurre-ekoizpen fasean dauden bi proposamen eszenikori.

Laguntza hori Eusko Jaurlaritzako Sorgunek 2025ean emandako laguntzari esker lor daiteke.

Egonaldiaren data zehatzak espazioarekin hitzartuko dira, baina 2025eko uztaila eta iraila bitartean gertatu beharko lirateke, edo aretoarekin batera beste aukera batzuk bilatuko dira.

Aurkeztutako proposamenek antzerki garaikidearekin edota lengoaia berriekin harremanduta egon beharko dute. Positiboki baloratuko da proposamenean izaera berritzailea, esperientzia eszeniko ezberdina edo proposamenean ikerketa-eduki handia izatea.

Baratza Aretoaren g*inerako jarduerekin bezala, proposamenetan positiboki baloratzen dira genero eta aniztasun g*iak jorratzea eta euskararen erabilera.

Proiektuak kontuan hartzeko hurrengo GALDETEGIA bete beharko da. Informazio hau bidaltzeko azken eguna 2026ko maiatzaren 31 da, gaueko 23:55etan.

🟡 RESIDENCIAS ARTISTICAS

El objetivo de esta convocatoria es la de otorgar DOS RESIDENCIAS DE CREACIÓN a dos propuestas escénicas que se encuentren en proceso o en fase de pre-producción.

Esta ayuda es posible gracias al apoyo de Sorgune del Gobierno Vasco en 2026.

Las fechas concretas de la residencia se pactarán con el espacio pero deberían ocurrir entre julio y septiembre de 2026.

Las propuestas presentadas deberán estar relacionadas con el teatro contemporáneo o así como los nuevos lenguajes escénicos. Se valorará positivamente que incluyan un carácter innovador, una experiencia escénica diferente, o un alto contenido de investigación en la propuesta.

Como con el resto de la actividad de Baratza Aretoa los temas que tratan cuestiones de género y diversidad y el uso del euskera se valoran positivamente en las propuestas.

Todo proyecto que desee ser considerado para esta convocatoria deberá cumplimentar un formulario. La fecha límite para el envío de la propuesta es el 31 de mayo de 2026, a las 23:55h.

Imanol Espinazo egonaldi artistikoan d**o Baratzan eta entsegu ireki bat egingo du aste honetan...Hitzik gabeko umorea.M...
05/05/2026

Imanol Espinazo egonaldi artistikoan d**o Baratzan eta entsegu ireki bat egingo du aste honetan...

Hitzik gabeko umorea.

Maiatzak 8, 19:00etan
Sarrera doan

〰️〰️〰️〰️

Imanol Espinazo está de residencia artística en Baratza, preparando su proximo proyecto SILENCIO. Y esta semana va a hacer un ensayo abierto.

Humor sin palabras.

8 mayo, 19:00 horas.
Entrada libre.

ZURRUNBILODADA Ü LALA (Les bobé bobé)martxoak 29, 19:00etanMundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den,...
23/03/2026

ZURRUNBILO
DADA Ü LALA (Les bobé bobé)
martxoak 29, 19:00etan

Mundua ulertezina den garaietan bi emakumeei ulerterreza den, zentzua daukan eta koherentziadun zerbait eskatzen dieten momentuan sortzen den ekatombe artistikoaren eztanda. Boom grrr pum pam fliiis! Txof… Hitzak ez du balio jada. Gu Dada ü Lala gara.

▫️Fitxa:
Zuzendaria: Jason
Anrzezleak: Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara.

ZURRUNBILOHUSTU (Aitzol Iraola)martxoak 29, 19:00etanHUSTU bertigoa da. Hutsa da. Jauzi partekatua da.Gorputz bat hutsar...
23/03/2026

ZURRUNBILO
HUSTU (Aitzol Iraola)
martxoak 29, 19:00etan

HUSTU bertigoa da. Hutsa da. Jauzi partekatua da.

Gorputz bat hutsaren bila dabil oihartzunez betetako espazio batean. Site-specific honetan, gorputza, ahotsa eta espazioa elkarrizketa bizian elkartzen dira, erortzen uzteko amildegia eta husteko ekintza erradikala arakatuz. Ariketa intimo eta kolektiboa, non unean bertan dauden pertsonek osatzen duten obra, sortzaile, interprete eta ikuslearen arteko mugak ezabatuz.

▫️Fitxa:
FITXA:
Ideia originala, sorkuntza eta antzezpena:
Aitzol Iraola.
Soinu espazioaren muntaia:
Cia. Zirriborro.
Testua:
Aitzol Iraola.
Jantzitegia:
Cia. Zirriborro.
Kanpo begirada:
Dantzan Bilaka, Maitane Sarralde…
Ekoizpena eta hedapena:
Cia. Zirriborro.

21/03/2026
ZURRUNBILOARMA TIRO PUM (Aitor Vinagret)martxoak 28, 20:00etanArma Tiro Pum antzezlanean, herrialde eta garai desberdine...
21/03/2026

ZURRUNBILO
ARMA TIRO PUM (Aitor Vinagret)
martxoak 28, 20:00etan

Arma Tiro Pum antzezlanean, herrialde eta garai desberdinetatik bidaiatzen dugu. Guztietan, umeak kalean ari dira jolasean. Zeruan, sentimendurik gabeko hegazkinek protagonismoa hartzen dute. Eszenatokian, foko baten aurrean, onomatopeiak erabiltzen dituen aktoreak skate arrunt bat gauza izugarrietan transformatzen ditu.

Ezer ez da dirudiena gaur egungo antzezlan honetan.

ARMA
Bitartean, munduko beste toki batean
haur bat skatearekin jolasean ari da.
Bikote bat pasiatzen.
Pertsona bat janaria prestatzen.
Zaratak entzuten dira. Helikoptero bat.

TIRO
Hegazkinak agertu dira zeruan.
TROTROTRO FIUUUU TXUTXUTXUTXU
3,2,1…botoia sakatu…

PUM
Sua, kea. Isiltasuna.

▫️Fitxa:
Zuzendaria: Jessica Walker eta Aitor Vinagret.
Antzezlea: Aitor Vinagret.
Argazkiak: Ulises Fontana, Txemari Ortiz de Luna.

ZURRUNBILOmartxoak 26, 20:00etanIzaskun Arrue Kulturgunean Eta mahai inguruaren ostean.. Kontzertuak !!!Sarrerak www.iak...
20/03/2026

ZURRUNBILO
martxoak 26, 20:00etan
Izaskun Arrue Kulturgunean

Eta mahai inguruaren ostean.. Kontzertuak !!!
Sarrerak www.iak.eus webgunenan

ESAN EZIN | Hormetan Idazten du izena. Esanezinen disko berriak, Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) hirugarren estudioko lana. 2025eko udan Oiartzungo Mecca estudioetan grabatu da. Ianirek 2021ean abiatu zuen bere musika ibilbidea eta hiru lan kaleratu ditu orain arte.

Hormak oinarri hartuta kantatu du oraingoan: maitasun eske, gure zauriez eta azken aldiek abixatzen ez digutela gogoraraziz. Ianirek dioenez, “horma batean idatzitakoa efimeroa da, gu garen bezalaxe”, eta efimerotasun hori gure bizitzen isla gisa ikusten du. Hormak gure garaiaz hitz egin dezaketen elementuak direla uste du, eta elkarrizketa zein hausnarketarako espazio gisa irudikatu nahi izan ditu.

POSTAL KOLEKZIONISTAK | Postal Kolekzionistak.
Iñigo Asensiok 2018an sorturiko proiektua da, euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak biltzen dituena: Iñigo Asensio (abestien egilea eta sortzailea), Julen Goikoetxea, Ander Zubillaga, Eneritz Iturrioz eta Juanjo Falcon. Kantautore girotik pop eta rock giroetara hurbiltzen den taldea da, eta bi disko argitaratu dituzte: Azken gaua hirian (2019) eta Bagoi hutsak (2021).

Postalak eta bidaiak presente daude beti Iñigoren kantuetan. Lehen diskoan 6 urtez 20 herrialdetan zehar egindako bidaiak kontatzen ditu, eta bigarrenean trenek tematuta daude, lekuei eta garraiobideei erreferentziak eginez. 2024an Ezusteko Kantak: errinozerontea kaleratu dute, ezustean iritsitako kantek osatzen duten bilduma berria. Gertakariek edo edozerk behartzen du kanta bera sortzera

ZURRUNBILOmartxoak 26, 18:00etanIzaskun Arrue KulturguneanMahai ingurua "EUSKARAZ ETA ESZENAZ ETXEKO ZAPATILETAN"EHAZEk ...
20/03/2026

ZURRUNBILO
martxoak 26, 18:00etan
Izaskun Arrue Kulturgunean

Mahai ingurua "EUSKARAZ ETA ESZENAZ ETXEKO ZAPATILETAN"

EHAZEk antolatuta eta Ane Gebara, Josune Vélez de Mendizábal, Idoia Tapia, Eihara Fernández de Larrea eta Odei Arregi gonbidatuekin.

Sarrerak doan da, baina erreserbatu behar da: [email protected] emailean

Arte eszenikoetan euskaraz jarduten duten lau antzerkilari gonbidatu ditugu etxeko zapatilak jantzi eta elkarrekin gogoeta egitera. Lurraldetasuna, lehen eta bigarren mailako euskal hiztunak, kultur politikak edota komunitatea bezalako g*i potoloen inguruan, bai, noski. Baina, patxaraz eta plazerez. Egun luze baten ondoren, etxera iritsi eta zapatilla zaharrak janztean sentitzen dugun lasaitasunarekin.

Beraz: mahai inguru formal bat baino, afalosteko tertuliatik telebisibotik gertuago d**oen topaketa izango da hau, late night-en antzera. Publikoak ere izango du parte hartzeko aukera. Galderak,  jolastxoak, anekdotarioa eta hausnarketa serioenak, denak batera.

Jantzi zapatilak eta zatoz!

ZURRUNBILOmartxoak 26,28,29🔴 martxoak 26 (Izaskun Arrue Kulturgunean)18:00 Mahai ingurua (EHAZE)"Euskaraz eta eszenaz, e...
19/03/2026

ZURRUNBILO
martxoak 26,28,29

🔴 martxoak 26
(Izaskun Arrue Kulturgunean)
18:00 Mahai ingurua (EHAZE)
"Euskaraz eta eszenaz, etxeko zapatiletan"
20:00 Kontzertuak
ESANEZIN + POSTAL KOLEKZIONISTAK

🔴 martxoak 28, 20:00 (Baratza aretoan)
ARMA TIRO PUM (Aitor Vinagret)
ALTER-NATION (Idoia Tapia Martínez)

🔴 martxoak 29, 19:00 (Baratza aretoan)
HUSTU (Aitzol Iraola)
DADA Ü LALA (Les bobé bobé)

24/02/2026

BERTAKO FEST
otsailak 27,28 febrero martxoak 1 marzo

Otsaila amaitzeko, BERTAKO FEST arte eszenikoen jaialdia, Km 0ko proposamen eszenikoak ikusleengana hurbilduko dituena. Hau da, Baratzako egoitza artistikoetan, hirian eta inguruetan sortu edo landu diren lanak erakusten ditu.

Baratza Aretoak antolatu du programazioa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, eta edizio honetan ikuskizunetako bat KORRIKA KULTURALAREN parte izango da.

◾otsailak 27 febrero, 20:00
ORGANORIK GABEKO GORPUTZ BATEN ARROAK (Amaiur Macias)
estreinaldia /estreno

◾otsailak 27 febrero, 20:00
TXATXARA (Patas de Gansa)

◾martxoak 1 marzo
VOYAGE, VOYAGE (Makur Antzerkia)

Finalizamos febrero con la celebración del BERTAKO FEST, un festival de artes escénicas que acercará al público propuestas escénicas de Km 0. Esto es, muestra trabajos que se han estado creando o trabajando en las residencias artísticas de Baratza, así como en la ciudad y alrededores.

El evento está organizado por Sala Baratza con el apoyo del Departamento de Cultura de Gobierno Vasco y el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y, en esta edición, formará parte de la KORRIKA KULTURALA.

Dirección

Plazuela Aldabe 4
Vitoria-Gasteiz
01012

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Baratza Aretoa publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Compartir